Hilaren 25an “Gure Sor Lekuaren bila”, Josu Martinezen dokumental berriaren lehenengo emanaldia izango da Donostia Zinemaldian.

Arratsaldeko 20:30etan hasiko da dokumental berriaren proiekzioa eta segidan “Gure Sor Lekua” filmaren bertsio laburra Joserra Senperenak konposatutako zuzeneko musikaz, Xare/Hertz laukoteak interpretatua.

Hurrengo egunean, irailaren 26an, beste bi emanaldi izango dira.

Gure Sor Lekuaren bila kartela

 

 

 

SINOPSIA

Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Franciscon edo eta Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster.

Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.

SARRERAK SALGAI: http://www.sansebastianfestival.com/2015/sailak_eta_filmak/zinemira/7/634033/eu