JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN

LEZO URREIZTIETAREN AMETSAK ETA BORROKAK

Milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil zuen, ia. Lezo Urreiztietak bere bizitza harrigarria kontatzen digu, hil eta 40 urtera.

Zuzendaria eta taldea


Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
Irudia: Hibai Castro Egia
Muntaia: Raul Lopez
Musika: Joserra Senperena
Animazioa: Adur Larrea
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas, Mireia Gabilondo eta Elena Gozalo
Ekoizpena: Mikel Arrendondo eta Katti Pochelu
Soinu nahasketak: Joselu Rubio eta Haritz Lete
Arte zuzendaritza: Izaskun Urkijo
Jantziak: Leire Orella
Xabi Urreiztieta, Andoni Iturrioz eta Kristiane Etxaluzen parte hartzearekin
Josu Martinez
Ikus-entzunezko, zinegile eta ikertzailea. Ikus-entzunezko komunikazioan eta Kultur Antropologian lizentziatua, eta euskal zinemaren historian doktorea da. Honoko filmak zuzendu ditu, bakarka ala beste zinegile batzuekin batera; “Looking for mister X” (2008), “Itsasoaren alaba” (2009), “Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010) eta “Barrura begiratzeko leihoak” (2012), “Gure Sor Lekuaren Bila” (2015) , “Gure Oroitzapenak” (2018), “Ama” (2018) eta “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018). Hiru saiakera liburu ere publikatu ditu.

Lezori buruz mintzatu ziren

ANTOLATU EMANALDIA

Udazkenetik aurrera,JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN hainbat lekutan proiektatuko da. Zure herrian emanaldi bat antolatu nahi baduzu, idatz iezaguzu.